Aurkezpena
Allende Salazar eskola publikoa Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago.
Allende Salazar ikastetxean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 820 ikasle daude eta 74 irakasle. 6 Hezitzaile Laguntzarako espezialistak, 9 sukaldari eta 29 jantokiko begirale.
Gernika-Lumoko ikastetxe publiko bakarra da eta "D" ereduko hiru lerro ditu.
Ikastetxeko komunitatea osatzen dugun guztiok ilusioz
ekiten diogu heztea bezelako zeregin gaitzari.
Konbentzituta gaude HEZTEA irakastea baino gehiago
dela:
• Ikasle bakoitzaren garapena erraztea da.
• Ikasleak bere ahalmenak uzten dion gehiena ikastea da.
• Ikasleak bizitzarako eta ikasteko jarrera positiboa
izatea bultzatzea da.
• Ikaslearen jardura gidatuko duten baloreak transmititzea
da.
Heziketa lan guzti horren ardatza HEZKUNTZA PROIEKTUA
da, eta horrek, irakatsi behar diren helburu, eduki
eta jarrerak biltzen ditu. Ikastetxeko komunitate osoak:
ikasleak, irakasleak, irakasleak ez diren langileak eta
gurasoak partehartze aktiboa izan behar dugu proiektu
horretan.