Guraso eta tutore talde handi bat gara, ikastetxearen kalitatea hobetzea beste helbururik ez duena.
Ikastetxea pertsona askok eta askok osatzen dugu, eta gu haren zati garrantzitsu bat gara. Denon ekarpenari esker ari gara hazten, eta denon ekarpenari esker ari gara ematen gure seme-alaben hezkuntzan eragin zuzena duen kalitatezko zerbitzua.
Ikasleen guraso zaren aldetik izan ditzakezun ideiak, ekimenak eta esperientziak behar-beharrezkoak dira lanean gogotsu jarrai dezagun eta ikastetxeari bizkortasuna eman diezaiogun.
Gogoratu zu ere Guraso Elkartearen zati bat zarela. Hortaz, har ezazu parte antolatzen diren jarduera guztietan eta anima zaitez zure iritzia, iradokizunak eta abar ematera.
Bidali zure iradokizunak elkartearen posta elektronikora: gurasoelkarteak@gmail.com
Telefonoa: 688630475
ZAIN GAITUZUE